jueves, 17 de mayo de 2012

Postprograma

Kurtsoaren hasieran taldekideon artean esperientzia ezberdintasun handia zegoen ordenagailua erabiltzeko orduan. Hori dela eta, zenbait taldekide galduta egon gara, baina besteen laguntzarekin gaian murgiltzea lortu dugu.

Gainera, gure irakasleak bere esperientzia kontatu zigun, gure antzeko egoera bizi izan duela ikustaraziz eta IKT-ekin lan egitea posible dela transmitituz. Izan ere, berak denbora gutxi darama gaian sartuta eta dagoeneko aditua da.

Gure lehendabiziko lana gmail kontu bat zabaltzea izan zen bloga irekitzeko baldintza baitzen. Horrekin batera, blog bat zabaltzera gonbidatu gintuen kurtsoko proiektuetako bat izan zen eta.

Klaseko lehenengo egunetan adostu genituen erresistentzia eta baloreak kontuan izan ditugu kurtso osoan zehar eta aurrera egiteko baliagarriak suertatu zaizkigu.

Esan beharra daukagu, irakasleak erabillitako metodologia bitxia iruditu zaigula. Klase teorikoak ekintza praktikoekin konbinatzen zituen eta horrek lasaitasuna eta konfidantza isladatzen zigun.

Hau horrela, bloga eraikitzen eta osatzen jarraitu genuen, sarrera berriak sortuz, informazio deigarriak azalaraziz eta bideo eta azalpen berriak igo genituen.

Horrekin batera, talde bakoitzak, hezkuntza sistemari harremanatuta eta IKT-ei harremanatuta dagoen gai bat aukeratu behar izan genuen.Gero, gaiari buruz klasearen aurrean aurkezpen bat egin behar genuen, ikasitakoarekin baliatuz. Lana egiteko aukeratu genuen programa Pinnacle bideo edizioa izan zen eta gaia, Eskola 2.0(Eskola 2.0 gaur egungo gizarte garatuaren behar izanetara moldatzeko eta asetzeko sortzen da, “makinen” eta pertsonen interakzioaren fruituaren bidez).
Gure ustez, Teknologia berriek aldaketa handia suposatu dute gure gizartean, bai gizartea aldarazteko bai gizartearen aldaketa hau aurreratzeko eta arintzeko. Esan bezala inpakto handia edo eragin handia izan dute zenbait esparrutan eta batez ere hezkuntza sisteman. Salto handia izan da informazio eta komunikazioen munduan murgiltzeko, honekin zenbait metodologia ezberdin aurrera eraman ahal izateko, hauekin lan egiteko, irakasteko, ikasteko eta sistema tradizionalen metodologiak aldarazteko. Laburbilduz, aipatzekoa da Eskola 2.0 proiektua klaseak beste era interesgarri eta onuragarri batean emateko, ikasleen motibazioa eta interesa pizteko asmoarekin eskeintzea ideia polita iruditu zitzaigula. Hortaz, gaian murdildu, landu eta aurkezpena egin genuen.

Aurkezpenak prestatzen ari ginen bitartean, gloster bat burutu genuen.Hau gure blogean eskuragarri dago.



Hona hemen gaiari buruzko bideo bat.

Azkenik eta amaitzeko, hausnerkatatxo batzuk egin ditugu, ebaluaketak eta koebaluaketak egin ditugu eta irakasgaiari amaiera eman diogu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario