jueves, 22 de marzo de 2012

ESKOLA 2.0 sarreratxo bat

Eskola 2.0 gaur egungo gizarte garatuaren behar izanetara moldatzeko eta asetzeko sortzen da, “makinen” eta pertsonen interakzioaren fruituaren bidez.Teknologia berriek aldaketa handia suposatu dute gure gizartean, bai gizartea aldarazteko bai gizartearen aldaketa hau aurreratzeko eta arintzeko.Esan bezala inpakto handia edo eragin handia izan dute zenbait esparrutan eta batez ere hezkuntza sisteman. Salto handi bat izan da informazio eta komunikazioen munduan murgiltzeko eta honekin zenbait metodologia ezberdin aurrera eraman ahal izateko, hauekin lan egiteko, irakasteko, ikasteko eta batez ere sistema tradizionalen metodologiak aldarazteko, laburbilduz , klaseak beste era interesgarri eta onuragarri batean emateko, ikasleen motibazioa eta interesa pizteko asmoarekin.

2012/03/22 8. saioa

Gaurko klase teorikoan Joxemi Correak egindakoPowerpointa erakutsi digu Alaitzek. Powerpoint hau " LAS TIC EN EL APRENDIZAJE " izenburua dauka. Bertan, eskolan IKTak nola erabili eta ikasleekin erabili daitezkeen programa ezberdinak agertzen dira, adibidez; cmap tools, hot potatoes, youtube...

Powerpointa eta gero Steve Jobs-ek, Apple-es sortzailea emandako itzaldi bat ikusi dugu. Hitzaldi honetan bere bizitzaren hiru gertaera kontatu ditu graduatu berri diren Estatu Batuetako unibertsitate b ateko ikasleak motibatzeko gogoarekin. Oso motibagarria iruditu zaigu eta baita oso lan zaila egin ere. Bere bizitzari buruz hainbeste pertsonen aurrean hitz egitea eta gainera hain ondo egitea benetan zaila iruditzen zaigu.



Ordenagailuetara jeitsi garenean, Blogean egunerokoak amaitu ditugu eta lanarekin jarraitu dugu nahiko atzeratuak baikaude. Klase osoa lanarekin jarraitzeko utzi digu nahiko saio gutxi geratzen zaizkigulako.
Gure lana eskola 2.0 jorratuko du eta oraindik informatzen ari gara baina lana forma hartzen hasi da jadanik.

Hitz gakoak:

2012/03/15 7. saioa

Irakasleak komentatu du Martxoaren 29ko greba egingo duela.Jarraian, aste santu ostean egin beharreko aurkezpenei buruz hitz egin du. "Ehige" izeneko egunkari bat aurkeztu digu eta bertan zegoen artikulu bat irakurri du ("Sortu esperientzia bat hori bizitzeko"). Artikulu honekin, atera genituen idea nagusiak hauek dira:

- "Muevete, interesate"
- "Que vivan las cosas, que las huelas, que las toques..."Adibide moduan, "monk" telesailari erreferentzia egin dio.









Tilikatik bloga baliabidetzat harturik, bideo bat ikusi dugu "¿Qué es la competencia digital?"

Bideo honetatik atera ditugun idei garrantzitsuenak, honako hauek direla deritzogu:

-IKT eskolan.

Zer azaldu?

Informazioa eskuratzen jakitea.
Daukagun informazioa eralbitzen jakitea.(jarrerak baloreak eta praktika etika sozialak komunikazioan eta informazioan oinarritatuta) Ideaia hau ezinbestekoa eta oso garrantzitsua dela uste dugu.


Nola azaldu?

Teknologia berrien ideia inportanteena da.
- Egiten ikasten.
- Metodologia konstruktibista bultzatu.
- Talde lana bultzatu.
- Balibide desberdinak eskeini adibidez:
                    - Wikis.
                    - Liburuak eta Web 2.0.
                    - Blogs
                    - Foroak.
                    - Interneten informazioa bilatu.
                    -Txata.
                    - Arbela digitala.
                    - Bideo konferentzia
                    - Tutoria elektronikoa.
                    - Moodle.
                    -...

Bideo honekin burura etorri zaigun esaldia: " podemos no, DEBEMOS"

Geroago, lasaitzeko eta bakoitzak bere barnean dauzkagun sentimenduak aurkitzeko, musikaren bitartez ariketa bat egin dugu.

Azkenik, ordenagailu gelara etorri gara eta bloga hornitzen jarraitu dugu.

jueves, 15 de marzo de 2012

2012/03/08 6.saioa

Gaur ordu erdiko saioa baino ez dugu izan "Indomables, una historia de mujeres libres" dokumentala ikustera joan garelako. Ordu erdi honetan taldeka jarri eta gure proiektuaren gaia zein izango den adostu dugu. Aukeratu dugun gaia Eskola 2.0 izan da, baina beste talde batek ere aukeratu duenez irakaslearekin adostu dugu gai honetako puntu jakin baten inguruan lan egitea. Eskola 2.0 erabiliz sortutako esperientziak.





Horretaz gain, atzo Elena Simónek emandako hitzaldira joan ginen. “La igualdad también se aprende.Cuestión de coeducación”

Hitzaldiaren ideia nagusiak.

Aukera
Tratu     => BERDINTASUNA oinarri eta helburu bezala
Egoera

Aukera berdintasuna
"¿Hay valor añadido o valor restado para matricularse en un centro por se niño o niña?"
"¿Hay valor añadido o valor restado en el ámbito laboral, familiar... por ser hombre o mujer?"

Galdera hauei erantzunez ikusarazi zuen gaur egun eskola munduan aukera berdintasuna lortu dela baina bizitzako beste alur askotan oraindik dagoela generoen arteko desoreka

Tratu bedintasuna
 Gizon eta emakumeak gauza berak ikasten ditugu, baina aburu ezberdinekin. Emakumeak tradizionalki "laguntzari" dagozkion sektoreetan pilatu egiten dira (erizaintza, magisteritza, gabitzaile lana...).
Ez dago eredurik beste sektoreetan.


Egoera berdintasuna
Adeitasun eta nagusitasunaren legeak dioenez, emakumeak edertasuna eta zaintza erlazionatu behar dira eta gizonezkoak indarra, dirua eta boterearekin.

Hau oso argi ikusten da eskolan, ikasleen motxiletan:
  • Neskenak arrosak loretxo eta bihotzekin
  • Mutilenak kolore ilunekin munstroz beteta


Ko-hezkuntza

Nahitako esku-hartze prozesua da.
"Partiendo de generos diferentes y generos desiguales conseguir un mundo comun y no enfrentado"


2012/03/01 5.saioa

Datorren astean, martxoak 8an, emakume langileen nazioarteko eguna da. Hori dela eta Bilboko Magisteritza Eskolan zenbait ekintza eta hitzaldi antolatu dira.





Martxoak 7an Elena Simonek emango duen hitzaldira “La igualdad también se aprende. Cuestión de coeducación” eta martxoak 8an Juan Felipe eta Dora Iglesiasekin proiektatuko eta eztabaidatuko den “Indomables: una historia de mujeres” ikustera joango garela erabaki dugu.

2012/02/23 4.saioa

Frederick arratoitxoaren ipuina irakurri digu gaur Alaitzek. Ikaskuntza kolaboratiboan bakoitzak gure gaitasunak ditugula eta taldeari zerbait aportatzeko aukera izan behar dugula ikasi dugu.


Horren ostean, etxean irakurri behar izan dugun "INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA"-ren ideak taldeka amankomunean jarri ditugu. Ondorioz, guztion artean bilatu behar ziren 5 hitz gako, 2 galdera, sintexia, hipotesiak eta gure beharrak adostu ditugu.
Hona hemen erantzunak:

Hitz gakoak: informazioa, komunikazioa, globalizazioa, desoreka eta eraldaketa.


Galderak: 1. Zelan ekiditu dezakegu teknologia berrien desabantailak?(hezkuntza eta gizarteari begira)
2. Nola dira posible teknologia berriak? Zein izan da IKT-en eboluzioa?

Sintexia: TB garatu ahala gure gizarte eraldatu dute onerako zein txarrerako. Izan ere, komunikazioarako eta informazioaren zabalkuntzarako tresna ikaragarria den arren, TB gure gizartea baino azkarrago aldatzen dira eta horrek hezkuntzan eragina du.

Hipotesiak: - TB-ek irakasleak ordezkatuko dituzte geletan.
                     - TB-ek osasunean kalteak eragiten dituzte.

Klasea bukatzean ordenagailu gelara joan gara. Bertan, egunero bezala blogean lan egin dugu. Gaur, gadchetak gehitzen, HTML-javascrip zer den, etiketak jartzen eta embed sarrerak sartzen ikasi dugu. Lan egiteko interfaz zaharra erabili dugu, berria nahiko zaila baita eta oraindik gai honetan ia jaio berriak garelako.

Saio honetan sortu zaizkigun "hitz magikoak": gadchet, etiketak, positiboago eta harro.   


2012/02/16 3.saioa

Unibertsitateko ordenagailu gelara jeitsi gara. Irakasleak bere blogaren aurkezpena egin du, eta blog bat sortzeko pausoak aipatu ditu.
Lehenik eta behin, gmail kontu berria sortu dugu, blog bat sortzeko eman beharreko lehenengo pausua delako. Jarraian, blog-a sortu dugu eta izena erabakitzeko burura etorri zaizkigun lehenengo hitzak bota ditugu. Atera direnetatik TILIKUTU aukeratu dugu. Klase bukaeran taldekide bakoitzak, irakasleak deituriko "hitz magikoak" pentsatu ditugu.

Hitzak: dibertigarria, tilikutu, inpotentzia, frustrazioa eta arazoak.

2012/02/08 2.saioa

11:00etatik aurrera lanuztea egon da eta, beraz, klase erdia bakarrik eman dugu. Ordu erdi honetan, denbora izan dugu taldeak osatzeko. Irakasleak 4 pertsonako taldea osatzeko eskatu digu, baina gure taldea 5 pertsonakoa egin behar izan dugu bestela taldekide bat alde batera utzi behar genuelako.

2012/02/01 1. saioa

IKTekiko harreman pertsonala eta praktiketako esperientziak konpartitu ditugu gaurko klasean

Hona hemen, taldekide bakoitzak izandako esperientziak:

Karol: Lehendabizi, aipatzekoa da, teknologien munduan ez naizela jasoa. Hala ere, 2. praktikaldian, burututako hainbat ekintza arbela digitalaren bitartez zein ordenagailuen bitartez egin ditut eta horrek abestutu egin du nire esperientzia maila.
Tuenti sare-soziala erabili ohi dut nahiz eta teknologia berriak asko ez gustatu.

Ainara: Esan beharra daukat, teknologia berriak, nahiz eta oso erabilgarriak izan, ez ditudala gustoko. Etxean zein mugikorreko internet erabili ohi dut, lanak burutzeko eta informazio ezberdinak jasotzeko. Eskolako praktikaldian, astean behin ordenagailuetara jaisten ginen aste horretan emandako gaiei buruzko ariketak egiteko birpaso moduan.

Iratxe: IKT-ak erabiltzea gustoko dut. Gauza askotarako erabiltzen ditut egunero: musika entzuteko, lanak egiteko edo lagunekin kontaktuan jartzeko... Gehien erabiltzen dudan sare soziala Tuenti da, nahiz eta Facebook-eko perfila ere daukadan. Practicum I-ean Eskola 2.0 ezagutu nuen eta Practicum II-an Informatikako ikasgaia izan dugu astean behin.

Asier: Ni ere nire taldekideek bezala, IKT-ak oso erabilgarriak direla uste dut. Ala ere, nire jakintza maila arlo honetan oso baxua da. Oinarrizko gauzetarako bakarrik erabiltzen ditut, lanak egiteko, pelikulak ikusteko eta interneten ibiltzeko. Lanak egiteko, word progama erabiltzen dut eta interneten sartzen naizenean, gehien bat, Tuenti sare sozialean eta egunkari elektronikoetan sartzen naiz. Eskolan, praktikumean, ez nuen teknologia berririk erabili.
Nahiz eta oso trebea ez izan ordenagailuekin, primerako blog bat sortzen saiatuko naiz!!

Koldo:Egia esanda ez nago gaian oso sartuta izan ere inoiz ez naiz ikt etan nire jakintzak handiagoak izan daitezen inplikatu edo ez dut interesarik jarri. Normalean,  hotmaila edo pelikulak ikusteko besterik ez ditut erabiltzen, ez naiz beste ur nahastuetan sartzen. Egia esanda, ez dut denborarik aurkitzen gaian murgiltzeko, baie bueno orain ikasteko beharra eta aukera edukita, ahalegintxo bat egin beharko dut, are gehiago jakinda teknologia berrien munduan nabeiatzen ari garela  eta  gaur egungohezkuntzaren gorputz atalaren zati bat izango dela jakinda.




Jarraian taldeak egin ditugu. 5 pertsonako taldea osatu dugu: Ainara, Iratxe, Asier, Koldo eta Karol.

Irakasleak eskuratu dizkigun erresistentzia indibiduala zein kolektibo eta balore indibidual eta kolektiboei buruzko fitxa bete dugu. Ondorioz, guztion artean ikaskide bakoitzaren balore zein erresistentziak ikusi eta konpromisu batera ailegatu gara. Hona hemen konpromisoa:

"Porrotari beldurra gainditu eta konfidantza indartu aurreritziak onartuz".