jueves, 15 de marzo de 2012

2012/02/01 1. saioa

IKTekiko harreman pertsonala eta praktiketako esperientziak konpartitu ditugu gaurko klasean

Hona hemen, taldekide bakoitzak izandako esperientziak:

Karol: Lehendabizi, aipatzekoa da, teknologien munduan ez naizela jasoa. Hala ere, 2. praktikaldian, burututako hainbat ekintza arbela digitalaren bitartez zein ordenagailuen bitartez egin ditut eta horrek abestutu egin du nire esperientzia maila.
Tuenti sare-soziala erabili ohi dut nahiz eta teknologia berriak asko ez gustatu.

Ainara: Esan beharra daukat, teknologia berriak, nahiz eta oso erabilgarriak izan, ez ditudala gustoko. Etxean zein mugikorreko internet erabili ohi dut, lanak burutzeko eta informazio ezberdinak jasotzeko. Eskolako praktikaldian, astean behin ordenagailuetara jaisten ginen aste horretan emandako gaiei buruzko ariketak egiteko birpaso moduan.

Iratxe: IKT-ak erabiltzea gustoko dut. Gauza askotarako erabiltzen ditut egunero: musika entzuteko, lanak egiteko edo lagunekin kontaktuan jartzeko... Gehien erabiltzen dudan sare soziala Tuenti da, nahiz eta Facebook-eko perfila ere daukadan. Practicum I-ean Eskola 2.0 ezagutu nuen eta Practicum II-an Informatikako ikasgaia izan dugu astean behin.

Asier: Ni ere nire taldekideek bezala, IKT-ak oso erabilgarriak direla uste dut. Ala ere, nire jakintza maila arlo honetan oso baxua da. Oinarrizko gauzetarako bakarrik erabiltzen ditut, lanak egiteko, pelikulak ikusteko eta interneten ibiltzeko. Lanak egiteko, word progama erabiltzen dut eta interneten sartzen naizenean, gehien bat, Tuenti sare sozialean eta egunkari elektronikoetan sartzen naiz. Eskolan, praktikumean, ez nuen teknologia berririk erabili.
Nahiz eta oso trebea ez izan ordenagailuekin, primerako blog bat sortzen saiatuko naiz!!

Koldo:Egia esanda ez nago gaian oso sartuta izan ere inoiz ez naiz ikt etan nire jakintzak handiagoak izan daitezen inplikatu edo ez dut interesarik jarri. Normalean,  hotmaila edo pelikulak ikusteko besterik ez ditut erabiltzen, ez naiz beste ur nahastuetan sartzen. Egia esanda, ez dut denborarik aurkitzen gaian murgiltzeko, baie bueno orain ikasteko beharra eta aukera edukita, ahalegintxo bat egin beharko dut, are gehiago jakinda teknologia berrien munduan nabeiatzen ari garela  eta  gaur egungohezkuntzaren gorputz atalaren zati bat izango dela jakinda.




Jarraian taldeak egin ditugu. 5 pertsonako taldea osatu dugu: Ainara, Iratxe, Asier, Koldo eta Karol.

Irakasleak eskuratu dizkigun erresistentzia indibiduala zein kolektibo eta balore indibidual eta kolektiboei buruzko fitxa bete dugu. Ondorioz, guztion artean ikaskide bakoitzaren balore zein erresistentziak ikusi eta konpromisu batera ailegatu gara. Hona hemen konpromisoa:

"Porrotari beldurra gainditu eta konfidantza indartu aurreritziak onartuz".

No hay comentarios:

Publicar un comentario