jueves, 15 de marzo de 2012

2012/02/23 4.saioa

Frederick arratoitxoaren ipuina irakurri digu gaur Alaitzek. Ikaskuntza kolaboratiboan bakoitzak gure gaitasunak ditugula eta taldeari zerbait aportatzeko aukera izan behar dugula ikasi dugu.


Horren ostean, etxean irakurri behar izan dugun "INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA"-ren ideak taldeka amankomunean jarri ditugu. Ondorioz, guztion artean bilatu behar ziren 5 hitz gako, 2 galdera, sintexia, hipotesiak eta gure beharrak adostu ditugu.
Hona hemen erantzunak:

Hitz gakoak: informazioa, komunikazioa, globalizazioa, desoreka eta eraldaketa.


Galderak: 1. Zelan ekiditu dezakegu teknologia berrien desabantailak?(hezkuntza eta gizarteari begira)
2. Nola dira posible teknologia berriak? Zein izan da IKT-en eboluzioa?

Sintexia: TB garatu ahala gure gizarte eraldatu dute onerako zein txarrerako. Izan ere, komunikazioarako eta informazioaren zabalkuntzarako tresna ikaragarria den arren, TB gure gizartea baino azkarrago aldatzen dira eta horrek hezkuntzan eragina du.

Hipotesiak: - TB-ek irakasleak ordezkatuko dituzte geletan.
                     - TB-ek osasunean kalteak eragiten dituzte.

Klasea bukatzean ordenagailu gelara joan gara. Bertan, egunero bezala blogean lan egin dugu. Gaur, gadchetak gehitzen, HTML-javascrip zer den, etiketak jartzen eta embed sarrerak sartzen ikasi dugu. Lan egiteko interfaz zaharra erabili dugu, berria nahiko zaila baita eta oraindik gai honetan ia jaio berriak garelako.

Saio honetan sortu zaizkigun "hitz magikoak": gadchet, etiketak, positiboago eta harro.   


No hay comentarios:

Publicar un comentario