jueves, 15 de marzo de 2012

2012/03/08 6.saioa

Gaur ordu erdiko saioa baino ez dugu izan "Indomables, una historia de mujeres libres" dokumentala ikustera joan garelako. Ordu erdi honetan taldeka jarri eta gure proiektuaren gaia zein izango den adostu dugu. Aukeratu dugun gaia Eskola 2.0 izan da, baina beste talde batek ere aukeratu duenez irakaslearekin adostu dugu gai honetako puntu jakin baten inguruan lan egitea. Eskola 2.0 erabiliz sortutako esperientziak.





Horretaz gain, atzo Elena Simónek emandako hitzaldira joan ginen. “La igualdad también se aprende.Cuestión de coeducación”

Hitzaldiaren ideia nagusiak.

Aukera
Tratu     => BERDINTASUNA oinarri eta helburu bezala
Egoera

Aukera berdintasuna
"¿Hay valor añadido o valor restado para matricularse en un centro por se niño o niña?"
"¿Hay valor añadido o valor restado en el ámbito laboral, familiar... por ser hombre o mujer?"

Galdera hauei erantzunez ikusarazi zuen gaur egun eskola munduan aukera berdintasuna lortu dela baina bizitzako beste alur askotan oraindik dagoela generoen arteko desoreka

Tratu bedintasuna
 Gizon eta emakumeak gauza berak ikasten ditugu, baina aburu ezberdinekin. Emakumeak tradizionalki "laguntzari" dagozkion sektoreetan pilatu egiten dira (erizaintza, magisteritza, gabitzaile lana...).
Ez dago eredurik beste sektoreetan.


Egoera berdintasuna
Adeitasun eta nagusitasunaren legeak dioenez, emakumeak edertasuna eta zaintza erlazionatu behar dira eta gizonezkoak indarra, dirua eta boterearekin.

Hau oso argi ikusten da eskolan, ikasleen motxiletan:
  • Neskenak arrosak loretxo eta bihotzekin
  • Mutilenak kolore ilunekin munstroz beteta


Ko-hezkuntza

Nahitako esku-hartze prozesua da.
"Partiendo de generos diferentes y generos desiguales conseguir un mundo comun y no enfrentado"


No hay comentarios:

Publicar un comentario