jueves, 22 de marzo de 2012

2012/03/22 8. saioa

Gaurko klase teorikoan Joxemi Correak egindakoPowerpointa erakutsi digu Alaitzek. Powerpoint hau " LAS TIC EN EL APRENDIZAJE " izenburua dauka. Bertan, eskolan IKTak nola erabili eta ikasleekin erabili daitezkeen programa ezberdinak agertzen dira, adibidez; cmap tools, hot potatoes, youtube...

Powerpointa eta gero Steve Jobs-ek, Apple-es sortzailea emandako itzaldi bat ikusi dugu. Hitzaldi honetan bere bizitzaren hiru gertaera kontatu ditu graduatu berri diren Estatu Batuetako unibertsitate b ateko ikasleak motibatzeko gogoarekin. Oso motibagarria iruditu zaigu eta baita oso lan zaila egin ere. Bere bizitzari buruz hainbeste pertsonen aurrean hitz egitea eta gainera hain ondo egitea benetan zaila iruditzen zaigu.



Ordenagailuetara jeitsi garenean, Blogean egunerokoak amaitu ditugu eta lanarekin jarraitu dugu nahiko atzeratuak baikaude. Klase osoa lanarekin jarraitzeko utzi digu nahiko saio gutxi geratzen zaizkigulako.
Gure lana eskola 2.0 jorratuko du eta oraindik informatzen ari gara baina lana forma hartzen hasi da jadanik.

Hitz gakoak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario